XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure ustetan, arestian aipatutako izenek hiru egunetako (edo gehiagotako) festa orokorrari egiten diote erreferentzia. Ondoren aipatuko ditugunek ordea, festa horretako atal zen literatur lehiaketari erreferentzia egiten dioten izenak dira: lorejokoak, itzjostaldiak, berxutaco guduak, euskal izkribatzalleen indar-neurtzeak, koplarien guduak, neurtizlarien guduak...

Garrantzitsua da egindako bereizketa, izan ere, lehenengo aipatutako hitzek osotasuna adierazten baitute eta besteek berriz festaren zati txiki bat besterik ez. Beldur gara, gaur egungo begiez begiratuta, ez ote diogun literatur lehiaketari arreta handiegia eskeini, gainerako ekintzak gutxietsia: XIX. mendean ere hala izan ote zen? Eta hala izan bazen, denentzat hala ote? Hitzegingo dugu honetaz aurrerago.

1.2. Nor zen Anton Abbadia?

Bi hitzetan esateko, Anton Abbadia, XIX. mendeko Euskal Herrian euskal jaiak antolatzen hasi zen lehenengoa dugu. Hau besterik agertuko ez bagenizue ordea, ez zenukete Anton Abbadia bere osotasunean ezagutuko, lanak ematen baititu Abbadia nor zen adierazteak.